XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin degu aztu bataio pontea erromaniko-gotiko garaikoa, sendoa.

1521 urtean mendi gaiñean zegoen gaztelua botatzerakoan, asko ondatu zuten eliza.

Elizatik jeixterakoan, aurrean, jauregi bikaiña amabi garren gizaldikoa, Naparroa'n bakarra, Santxo jakintsu erregeak egiña arkitzen da.

Sarreran arkupe bat dauka ta abe buruan irudiak, Errolan eta Ferragut burrukan, Logroño'ko Martin argiñak egiñak, izenpetua dago.

Orain bertan Gustabo Maeztu margolariaren erakusketa dago.

Artilari au Lizarra'ko maite-mindu bat genuen.

Berez Gazteiz'koa; 1888 urtean jaioa.

Bere azken urteak, Lizarra'n igaro zituan 1947 urte arte ta il ondorean iri oneri utzi zizkion bere ontasun guztiak, berreunen bat arte lan.

Margolari bezela ona da.

Bere lanak, mailla desberdiñetan, bizpairu garaikoak azaltzen zaizkigu.

Iru zatietan erdibitu dezakegu bere bizitza, Espaiñia, Paris, Lizarra; edo, ijituak, Paris'ko moruak ta emagalduak, ta Euskalerriko gaiak.

Grabadore ona degu, emen saltzen dituzte bere lanak oraindik eta gure zorionerako.

Orain etxe au era bat berritzekotan dabiltz.

Jauregi onen ondoan, enparantza paregabekoa ta kutsu aundikoa dago.

San Martin du izena; amaseigarren gizaldiko iturria du erdian, eliza aldera bide ertzean, berriz, errikoetxe zarra frankoen izenekoa guztiz ederra bere armarriarekin.

La Rua kale asieran beste eliza degu ikusi bear dana; Illobi Saindu eliza.

Etxe aurrea amalaugarren gizaldikoa dauka irudiz betea, ezin obea.

Sarrera arkuz zabaltzen dana bi alderdietara ta errenkan irudiak ditu.

Aldare burua erromanikoa du ta eliza ontakoak dira San Pedro'n dauden Gurutzea ta Amabirjina eserita erromanikoak.

Emen arri zarren erakustoki berexia antolatzekotan dabiltza.

Eliza onen atzeko aldean mendi aldera dago Santa Maria Gaztelu ondoko eliza; arpegia ezik, ia dana amabigarren gizaldikoa da.

Elizburua da interesgarria, arrilanduak dituzten lanagatik.

Barrenean Amabirjinaren irudi gotikoa dago.

Eliza au 1145 urte arte judutarren sinagoga zan.

Urte ortan eliza au Garzia berrizaleak Iruña'ko eliza nagusiari eman zion.